Itxi

16. etapa

Kämnak irabazi du etapa; Landa, onenekin batera

Erredakzioa

Leer en Castellano

Lennard Kämnak irabazi du Tourreko 16. etapa, ihes eginda, eta Richard Carapazi minutu bat baino gehiago aterata. Ez da aldaketarik egon sailkapen nagusiko lehen postuetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lennard Kämnak (Bora-Hansgrohe) irabazi du Frantziako Tourreko 16. etapa, La Tour-du-Pin eta Villard-de-Lans artekoa (164 kilometro), ihesaldiko onena izanda. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon.

Eguneko ihesaldian 23 txirrindulari sartu dira, tartean hiru euskaldun: Romain Sicard (Direct Energie), Mikel Nieve (Mitchelton-Scott) eta Imanol Erviti (Movistar). Helmugarako 25 kilometro falta zirenean geratu dira aukerarik gabe euskal txirrindulariak. Lasterketaren buruan geratu den taldetxoan, Kämnak erasoa jo du helmugarako 20 kilometro falta zirenean; bazirudien Richard Carapazek (Ineos) eutsiko ziola, baina alemaniarraren abantaila handiten joan da kilometroak pasa ahala, eta garaipenak ez dio ihes egin.

Carapaz izan da bigarren irabazlearengandik 1'27"ra eta Sebastien Reichenbach (Groupama-FDJ) izan da hirugarren, 1'55"era. Faboritoen tropeltxoa irabazlearengandik 16 minutura iritsi da. Miguel Angel 'Superman' Lopezek (Astana) erasoa jo du azken metroetan, baina ez du errentarik eskuratu. Tadej Pogacar (UAE) saiatu da erasoa jotzen, baina Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) ondo eutsi dio. Sailkapen nagusian, Roglicek 40 segundo ateratzen dizkio Pogacarri.

Quintana eta bernal, gaizki

Nairo Quintana (Arkea) faboritoen tropeletik moztuta geratu da azken kilometroko igoeran, eta 24 segundo galdu ditu. Egan Bernalek (Ineos), aldiz, 11 minutu galdu ditu faboritoekiko, helmuga irabazlearengandik ia 28 minutura gurutzatuta.

Albisteak (3)

Bideoak (1)