Itxi

Erlojupeko gehiago

2012ko Tourreko aurkezpena egin da

ERREDAKZIOA

Cadel Evans, Schleck anaiak, Alberto Contador eta Samuel Sanchez faboritoek mendi gutxiago eta erlojuz kontrako kilometro gehiago izango dituzte 2012ko Frantziako Tourrean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kronometratutako kilometroak aurreko ediziokoan baino gehiago izango dira. Antolatzaileentzat datorren Tourra trantsiziozkoa izango da, 2011 eta 2013koaren artean. 2011. urtean Galibierren urteaurrena izan da eta 2013koan Frantziako Tourrak ehun urte beteko ditu.

Christian Prudhommek, probaren zuzendariak, sorpresaz beteriko edizioa izango zela esan zuen, baina ibilbide ofiziala akats informatiko baten ondorioz nahi baino aste bat lehenago argitaratu zen.

Aurtengo edizioan banakako erlojuz kontrako etapa luze bakarra egon da, 2012an bi egongo dira eta atariko bat. Liejan hasiko da 6.1 kilometroko atariko etaparekin. 9. etapan Arc-et-Senans eta Besançon arteko 38 kilometroko erlojupekoa egongo da eta Eliseoetako bezperan beste bat jokatuko da, 52 kilometrokoa Bonneval eta Chartresen artean.

Cadel Evans, aurtengo txapelduna, datorren ediziorako ere faboritoa da. Andy eta Franck Schleck anaiek zailago izango dute mendiko etapak gutxituko direlako. Bost mendi etapa egongo dira, horietatik hiru mendi gailuerrean bukatuko dira. Alberto Contador, bere aldetik, TAS Kirol Arbitrajeko Epaitegiak 2010ean klenbuterolagatik emandako posibito salaketagatik libre noiz geratuko den zain dago.

Albisteak (2)

Bideoak (1)