Itxi

Mendeurrena

Korsikan hasiko da 2013ko Frantziako Tourra

Erredakzioa

Bertan hiru etapa jokatuko dira. Jardunaldi bat Porto-Vecchiotik irten eta Bastian izango du helmuga eta beste bi etapa Ajaccion eta Calvion korrituko dira.

2011ko Tourra. Argazkia: EFE

2013ko Frantziako Tourra Korsikan hasiko dela iragarri du gaur Amaury Sport Organisation probaren enpresa antolatzaileak. Historian lehen aldiz hasiko da bertan, Tourraren mendeurrenean.

'Corse Matin' egunkariaren arabera, Korsikan hiru etapa izango ditu lasterketak: jardunaldi bat Porto-Vecchiotik irten eta Bastian izango du helmuga eta beste bi etapa Ajaccion eta Calvion korrituko dira, aurreratu du 'L'Equipe'-k.

Xehetasun gehiago abenduaren 6an emango direla jakinarazi dute ohar baten bidez antolatzaileek eta Korsikako presidentea den Paul Giacobbik.
2012ko edizioa Belgikako Lieja hiritik abiatuko da.


Albisteak (3)