Itxi

120. urteurrenean

Tourra Bilbotik abiatuko da 2023ko uztailaren 1ean eta hiru etapa EAEn jokatuko dira

L.E.A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lehen etapa Bilbon hasi eta amaituko da, bigarrena EAEn jokatuko da oso-osorik eta hirugarrena EAEn hasi eta kanpoan bukatuko da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

2023. urteko Frantziako Tourra Bilbotik aterako da uztailaren 1ean, bere 120. urteurrenean. Lehen hiru etapak Euskadin jokatuko dira, eta hirugarrena euskal mugetatik kanpo amaituko da, Frantzia aldean. 1992. urtean, lasterketa Donostian hasi zen.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak Guggenheim Museoan aurkeztu duta ‘Grand Départ Pays Basque 2023’ ekitaldia, Unai Rementeria, Ramiro Gonzalez eta Markel Olano Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin. Horiekin batera Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izan dira.

Horrela, munduko txirrindularitza lasterketarik ospetsuena Euskaditik aterako da berrira, Donostiatik atera zenetik 31 urte geroago.

Lehen hiru etapak Euskadi jokatuko dira, lehenengo biak, oso-osorik. Lehenengoa Bilbon hasi eta amaituko da, bigarrenak EAE osoan ibiliko da, eta hirugarrena Euskaditik atera eta euskal mugetatik kanpora amaituko da.

Lehen etapako ibilbidea: Bilbo-Bilbo

2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra

Lehen etapako profila: Bilbo-Bilbo

2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Proudhomme: "Euskal zaleak zoragarriak dira"

Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak azpimarratu egin du aurkezpena "munduko museorik entzutenetsuenetarikoan egiteak" euskal erakundeek Tourra berriro hartzeko zuten gogoaren islada dela, eta lasterketa "Pirinoen alde honetatik atera den aldi bakarra" Donostiatik atera zenean izan dela.

"Ordutik Tourra itzultzearen alde egin dute beti, esan du, eta gogora ekarri du 1992. urteko edizio hura Miguel Indurainek irabazi zuela. Ondoren, aurreratu egin du 92an 300 kilometro egin zituztela EAEn, eta 2023an "gehiago" egingo dituztela.

Halaber, Jose Mari Rementeria eta Roberto Laiseka aipatu ditu, Tourreako etapak irabazi dituzten euskal txirrindulariak, eta "zaleak zoragarriak" direla nabarmendu du.

Urkullu: "Aukera paregabea"

Lehendakariak azpimarratu duenez, "aukera paregabea da Euskadiren nazioartekotze estrategia bultzatzeko, garapen ekonomikorako eta Europako turismoa Euskadi-Basque Country-ra bideratzeko” eta gaineratu duenez, "gure herriarentzat irudi eta oihartzun positiboa lortuko dugu”

Albisteak (3)

Bideoak (1)