Taldeak
Fraile, Ion Izagirre eta Aranburu, Astanarekin Tourrean
EITB Media
Hiru euskal txirrindulariak oso garrantzitsuak dira Kazakhstango taldean.
Astana - Premier Tech taldeak jakitera eman du Frantziako Tourrean izango duen taldea.
Bertan hiru euskal ziklista izango dira: Omar Fraile, Ion Izagirre eta Alex Aranburu. Bresteko irteeran, taldekide hauek izango dituzte ondoan: Alexey Lutsenko, Jakob Fuglsang, Stefan de Bod, Hugo Houle eta Dmitriy Gruzdev.
Igandean Espainiako Txapelketa irabazi berritan, Omar Fraile gogotsu dago: "Tourra jokatu nahi dut, batez ere igandeko garaipena eta gero. Motibatuta nago, konfiantza handiarekin. Lortutako azken garaipena 2018ko Tourrean izan zen; beraz, sasoian nago, hasteko prest".
Ion Izagirre ere Espainiako txapelduna da, baina erlojuaren kontrakoa. 2020an erorikoa izan ondoren, gogotsu dago Ormaiztegikoa: "Grinatsu nago, erlojupekoak jokatzeko gogoarekin. Gure taldea indartsua da oso, eta sasoian gaudela erakutsi dugu".
Azkenik, Alex Aranburuk debuta egingo du Tourrean: "Oso pozik nago, eta harro, nire lehenengo Frantziako Tourra jokatuko dudalako. Ziklista guztion ametsa hor egotea da, eta etapa bat irabaztea ikaragarria izango litzateke".