Taldeak
Imanol Erviti eta beste zazpi ziklista Movistarren
EITB Media
Txirrindulari nafarra mugiezina da Movistar taldean. Enric Mas eta Miguel Angel "Superman" Lopez taldeburuak izango dira.
Movistar izenpean 11. partizipazioa izango da Frantziako Tourrean eta azken urteetan beti dagoen gizon bat Imanol Erviti nafarra da. Ziklista langilea, profesionala eta beti maila ematen duena da.
Aurten Enric Mas eta Miguel Angel "Superman" Lopez taldeburuak lagundu beharko ditu podiumetik hurbil egotera.
Taldeak honako zortzia aurkeztuko du: Alejandro Valverde, Carlos Verona, Enric Mas, Imanol Erviti, Iván Garcia Cortina, Jorge Arcas, Marc Soler eta Miguel Angel Lopez.
Movistarrek zazpi garaipen ditu Tourreko sailkapenean nagusian, 34 etapa garaipen eta 7 taldekako sailkapenean.