Kargatzen...
Itxi

Motibazioz gainezka

Rigoberto Uran Tourrean dena emateko prest dago

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Txirrindulari kolonbiarra izango da Education-Nipporen taldeburua ekainaren 26an hasi eta uztailaren 18an amaituko den Frantziako Tourrean.

Rigoberto Uran, Suitzako Itzuliko 8. etapako erlojupekoan. Argazkia: EFE

Rigoberto Uranek motibazio handiarekin ekingo dio Frantziako Tourrari. Urraoko (Kolonbia) txirrindularia Education-Nippoko taldeburua izango da ekainaren 26an hasi eta uztailaren 18an bukatuko den Frantziako lasterketa handian.

Zortzigarrenez parte hartuko du Tourrean eta ilusioz gainezka doa aurtengo ediziora Suitzako Itzulia bigarren amaitu ostean. 2017an lortu zuen postu onena Frantziako Tourrean, bigarren amaituta.

Education-Nippok Rigoberto Uran izango du taldeburu eta ahalik eta emaitza onena lrtzen lagunduko dioten taldekideak dira, Sergio Higuita, Neilson Powless, Ruben Guerreiro, Stefan Bissegger, Magnus Cort Nielsen, Michael Valgren eta Jonas Rutsch.

"Zortzigarren aldiz parte hartuko dut Tourrean, oso motibatuta nago, eta daukadan guztia eman nahi dut. Talde oso ona daukagu, eta ahalik eta emaitza onena lortzea dugu helburu. Suitzan uste baino hobeto egon nintzen eta horrek indarra ematen dit. Tourra lasterketa luzea da, denetarik gertatu daiteke, eta egunez egun ahalik eta ondoen egitea izango da nire estrategia", adierazi du Rigoberto Uranek.

 

Albisteak (3)