1.etapa
Eroriko handia eragin zuen zalearen aurkako salaketa kentzea erabaki du Tourrak
L. E. A. | EITB MEDIA
30 urteko emakumezko frantziarra Finisterre departamentuan bizi da eta asteazkenean bere burua entregatu zuen Jendarmerian.
Lehen etapan eroriko handia eragin zuen ikuslearen aurkako salaketa kendu egin duela adierazi dute Frantziako Tourreko arduradunek. Emakumezkoak atxilotuta jarraitzen du, asteazkenean bere burua entregatu ostean.
Pierre-Yves Thouault lasterketako ondoko zuzendariak adierazi duenez, erabakia erorikoek sortutako egoera "baretzeko" eta atentzioa lasterketatik ez desbideratzeko hartu dute.
Tourrak salaketa jartzea erabaki zuen zalea gertaeraren lekutik alde egin zuela ikusi ostean.
Atxilotua 30 urteko emakumezko frantziarra da, Finisterreko departamentuan bizi da eta asteazkenean bere burua entregatu zuen Jendarmerian. Ordurako poliziak identifikatuta zuen.