6. etapa
Cavendishek beste garaipen bat lortu du estreinakoz etapa irabazi zuen helmugan
A. B. E. | EITB Media
Mark Cavendishek lortu du garaipena Tourreko 6. etapan, eta bigarrena du aurtengo edizioan. Philipsen eta Bouhanni mendean hartu ditu esprintean. Aldaketarik ez sailkapen nagusiko lehen postetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Mark Cavendishek (Deceuninck Quick Step)irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, ostegun honetan Tours eta Chateauroux artean egin dena (160,4 kilometro). Mathieu Van der Poelek (Alpecin-Fenix) jarraitzen du liderraren elastikoarekin.
Cavendishek 36 urte ditu, eta bost urte zeramatzan Tourrean garaipenik lortu gabe, asteartean laugarren etapa irabazi zuen arte. Bi etapa erdietsi ditu aurtengo edizioan. Gainera, ostegun honetan Chateaurouxen irabazi du, 2008an Frantziako Tourreko etapa estreinakoz irabazi zuen toki berean.
Etapa esprintean erabaki da. Azken metroetan Cavendish aise nagusitu da, Jasper Philipsen (Alpecin-Fenix) eta Nacer Bouhanni (Arkéa Samsic) mendean hartuta.
Frantziako Tourra irabazteko faboritoak diren txirrindulariek lasaitasunez hartu dute eguna. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Van der Poel da liderra, Tadej Pogacar (Team UAE Emirates) 8 segundora dago bigarren postuan, eta Wout Van Aert (Jumbo Visma) 30 segundora dago hirugarren postuan.
6. etapako sailkapena:
1 - CAVENDISH Mark (Deceuninck) 3:17:36
2 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) d. b.
3 - BOUHANNI Nacer (Arkéa) d. b.
4 - DEMARE Arnaud (Groupama) d. b.
5 - SAGAN Peter (BORA) d. b.
6 - BOL Cees (DSM) d. b.
7 - MERLIER Tim (Alpecin) d. b.
8 - VAN AERT Wout (Jumbo) d. b.
9 - MATTHEWS Michael (BikeExchange) d. b.
10 - PEDERSEN Mads (Trek) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) 20:09:17
2 - POGACAR Tadej (UAE) +8"
3 - VAN AERT Wout (Jumbo) +30"
4 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) +48"
5 - LUTSENKO Alexey (Astana) +1'21"
6 - LATOUR Pierre (TotalEnergies) +1'28"
7 - URAN Rigoberto (EF Education) +1'29"
8 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +1'43"
9 - CARAPAZ Richard (INEOS) +1'44"
10 - ROGLIC Primož (Jumbo) +1'48"