6 daude guztita
Txirrindulari kolonbiarrak Tourrean
EITB Media
Rigoberto Uran, hirugarren postuan, hobetoen sailkatuta dagoena da. Pogacarretik 5:18ra.
2021eko Frantziako Tourraren lehen atseden egunera heldu gara bederatzi etapa jokatuta etaa orain arte Tadej Pocagar (UAE Team Emirates) ziklistaren nagusitasuna handia izaten ari da.
Kolonbiarrei dagokionez izen bat azpimarratu behar da, Rigoberto Uran (EF Education-NIPPO) txirrindulariarena. Hirugarren postuan dago eta erregularrena da kolonbiarren artean, eraso gutxi, baina beti aurreko postuetan dago.
TOP10etik urrunegi dauden Miguel Angel Lopezen (Movistar Team), Esteban Chavesen (Team BikeExchange) eta Nairo Quintanaren (Team Arkea-Samsic) papera nahiko eskasa izaten ari da.
Bestetik, Sergio Henao (Team Qhubeka NextHash) eta Sergio Higuita (EF Education-NIPP), Quintana bera bezala, ihesaldietan sartu dira, baina ez dute etekinik atera.
Saikapen nagusia
1. Tadej Pogacar UAE Team Emirates 34h11' 10''
2. Ben O'Connor AG2R + 2:10
3. Rigoberto Urán EF Education-NIPPO + 5:18
15. Esteban Chaves Team BikeExchange + 22:22
16. Nairo Quintana Team Arkéa-Samsic + 24:25'
22. Sergio Henao Team Qhubeka NextHash + 32:51
31. Sergio Higuita EF Education-NIPPO + 44:01'
45. Miguel Ángel López Movistar Team + 54:26