Kargatzen...
Itxi

Bart

Pello Bilbaoren Bahrain taldeko hotela miatu du Jendarmeriak

EITB Media

L'Equipe egunkariak dokumentuak eta ordenagailuak arakatu dituztela esan du

Pello Bilbao, Bahrein. Foto: EFE

Frantziako Jendarmeriak Bahrein-Victorious taldeko hotela miatu egin zuen asteazken gauean.

Frantziako Tourreko Pirinioetako atzoko etapa Pauen amaitu zen eta hor agertu ziren 25 bat agente taldearen gelak arakatzeko.

L'Equipe egunkariak dokumentuak eta ordenagailuak miatu dituztela eta ez dutela inor atxilotu baieztatu du.

Gauzak horrela Bahrein-Victorious taldeko Peio Bilbao (hamargarren sailkapenean), Wouter Poels eta Dylan Teuns Paueko irteeran egon behar dira gaur.

Albisteak (1)

Bideoak (2)