18. etapa
Pogacar gailendu da Luz Ardidengo helmugan
EITB MEDIA
Esloveniarrak eskura du 2021ko Frantziako Tourreko garaipena, 5'44" aldearekin. Pello Bilbao 11. sailkatu da, 54 segundora.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tadej Pogacarrek berriro ere lortu du etapa garaipena, gaurkoan Luz Ardidengo helmugan, eta eskura du 2021ko Frantziako Tourra. Pello Bilbao 11. sailkatu da, 54 segundora, eta sailkapen nagusiko 9. postua eskuratu du.
Esloveniarrak lehen postuan zeharkatu du Luz Ardidengo helmuga, maillot horia jantzita. Atzetik, Jonas Vingegaard eta Richard Carapaz sailkatu dira, bigarren eta hirugarren postuan.
UAE taldeko txirrindulariak argi utzi du bera dela Tourreko indartsuena eta nagusitasunez gailendu da Frantziako Tourreko 18. etapan.
Euskaldunen artean, Pello Bilbao 11. postuan helmugaratu da eta 9. postura igo da sailkapen nagusian.
18. etapako sailkapena:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 3:33:45
2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +2"
3 - CARAPAZ Richard (INEOS) + 2"
4 - MAS Enric (Movistar) + 13"
5 - MARTIN Dan (Israel Star-Up Nation) + 24"
6 - KUSS Sep (Jumbo-Visma) + 30"
7 - HIGUITA Sergio (EF Education) + 33"
8 - O'CONNOR Ben (AG2R) + 34"
9 - KELDERMAN Wilco (BORA) + 34"
10 - VALVERDE Alejandro (Movistar) + 40"
Sailkapen nagusia:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 75:00:02
2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +5'45"
3 - CARAPAZ Richard (INEOS) +5'45"
4 - O'CONNOR Ben (AG2R) +8'18"
5 - KELDERMAN Wilco (BORA) + 8'50"
6 - MAS Enric (Movistar) +10'11"
7 - LUTSENKO Alexey (Astana) +11'22"
8 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +12'46"
9 - BILBAO Pello (Bahrain) +13'48"
10 - URAN Rigoberto (EF Education) +16'25"