Gaur, 17:00etan
Euskal Herriak hartuko dituen 2023ko Tourreko etapen aurkezpena, zuzenean
EITB Media
Christian Prudhomme Tourreko zuzendaria Gasteizen egongo da, bertan egingo den ekitaldian euskal errepideetatik pasako diren etapei buruzko xehetasunak emateko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur, urtarrilaren 26an, Gasteizen aurkeztuko dira Euskal Herriak 2023ko Frantziako Tourrean hartuko dituen hiru etapak. Lasterketaren 110. edizioa Bilbon hasiko da uztailaren 1ean.
2023ko Tourreko lehen etapa Bilbon hasi eta amaituko da; bigarren etapa Gasteizetik abiatuko da eta Donostian izango du helmuga, eta hirugarren jardunaldiak Amorebietan izango du irteeraeta Baionan amaituko da.
Beraz, Europa Biltzar Jauregian, 'Gran Depart Pays Basque 2023'-ren hiru etapen ibilbideak ezagutaraziko dira eta ekitaldia zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus webgunean. Bertan izango dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendaria.