UZTAILAK 2, LARUNBATA
2022ko Frantziako Tourreko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Roskilde – Nyborg (202,2 km)
EITB MEDIA
Laugarren mailako hiru mendate egongo dira zain txirrindularien etaparen lehen erdian, % 5 eta % 6ko batez besteko maldak dituzten igoerekin. Ondoren. lasterketa lauari ekiteko.
Erlojupeko lehen jardunaldia gainditu eta lasterketako lehen liderra ezagutu ondoren, txirrindulariek lehen etapa luzeari aurre egin beharko diote uztailaren 2an, larunbata. Gainera, parte hartzaileak itsasoaren gainetik ibiliko dira berriz Gran Belt zubian zehar, haize-boladek beren erresistentzia proban jarriko dutelarik.
Frantziako Tourreko bigarren etapa Roskilden hasiko da eta 202,2 km ditu Nyborgera iritsi arte. Laugarren mailako hiru mendate egongo dira zain txirrindularien etaparen lehen erdian, % 5eko eta % 6ko batez besteko maldak dituzten igoerekin. Ondoren. lasterketa lauari ekiteko.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en 13:50etik aurrera izango da ikusgai. ETB4k 14:15etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 1. etaparen profila | Ikusi 3. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 2. etapa (uztailak 2)
Ibilbidea: Roskilde – Nyborg
Distantzia: 202,2 km
Hasiera-ordua: 12:15
Amaiera-ordua: 16:59 (46 km/h) | 17:11 (44 km/h) | 17:24 (42 km/h).
Mendiko saria: Asnæs Indelukke (4. mailakoa), 62. kilometroan; Høve Stræde (4. mailakoa), 72.5. kilometroan; Kårup Strandbakke (4. mailakoa), 84. kilometroan