UZTAILAK 14, OSTEGUNA
2022ko Frantziako Tourreko 12. etaparen profila eta ibilbidea: Briançon – Alpe d'Huez (165,1 km)
EITB MEDIA
Eskalatzaile onenentzako etapa da, besteak beste, Galibier eta Col de la Croix de Fer goi-mailako mendateak igo beharko baitituzte. Guztira 165,1 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik.
Ostegunean, uztailaren 14an, Frantziako Egun nazionalean, Tourreko ibilbide gogorrenetako bati egin beharko diote aurre txirrindulariek, hurrengo egunetan hain zorrotzak ez diren errepideetatik jarraitu aurretik. Eskalatzaile onenentzako etapa da; izan ere, maila bereziko hiru mendate gainditu beharko baitituzte parte-hartzaileek, besteak beste Galibier (23 kilmetro eta % 5,1eko batez besteko maldak) eta Col de la Croix de Fer (29 kilmetro eta % 5,2ko batez besteko maldak).
Txirrindulariak Briançonetik irtengo dira eta 165,1 kilometroko ibilbidea izango dute euren zain, Alpe d'Huez mitikora (13,8 kilmetro eta % 8,1eko batez besteko maldak) eta bertako 21 bihurgune amaigabeetara iritsi arte. Hortik aurrera ibilbide leunagotatik jarraituko dute datozen etapetan.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB4n 14:35etik aurrera egingo dute bat seinalearekin. Ondoren, telebistako seinaleak ETB1en jarraituko du 15:00etatik etapa amaitu arte
Ikusi 11. etaparen profila | Ikusi 13. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 12. etapa (uztailak 14)
Ibilbidea: Briançon - Alpe D'Huez
Distantzia: 165,1 km
Hasiera-ordua: 13:20.
Amaiera-ordua: 17:55 (36 km/h) | 18:11 (34 km/h) | 18:29 (32 km/h).
Mendiko saria: Col du Galibier (kategoria berezia), 33,2. kilometroan; Col de la Croix de Fer (kategoria berezia), 110,6. kilometroan; Alpe D'Huez (kategoria berezia), helmugan.