Kargatzen...
Itxi

Arkea Samsicen zortzikoa

Nairo Quintana izango da Arkea Samsic taldeko burua Frantziako Tourrean

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Taldeak uztailaren 1ean hasiko den Tourrerako "zortzikoa" iragarri du. Quintanak bederatzigarren aldiz hartuko du parte.

Nairo Quintana. Irudia: EITB Media

Nairo Quintana kolonbiarra izango da Arkea Samsic taldeko burua datorren ostiralean Kopenhagen hasiko den Frantziako Tourrean, taldeak parte hartuko duen "zortzikoa" iragarri ondoren.

32 urteko txirrindulariak bederatzigarren aldiz hartuko du parte, sailkapen nagusiko gorengo postuak lortzeko itxaropenarekin, eta garaipenen bat bilatuko du frantziar talde osoaren helburu komun gisa.

Quintanak Warren Barguil, Maxime Bouet, Amaury Capiot, Hugo Hofstetter, Matis Louvel, Lakasz Owsian eta Connor Swift izango ditu lagun.

Albisteak (2)