Quick-Step Alfa Vinyl
Cavendish eta Alaphilippe Frantziako Tourretik kanpo geratu dira
I. G. | EITB MEDIA
Biak Quick-Step Alpha Vinyl talde belgikarrak aurkeztutako zortzikotik kanpo geratu dira.
Mark Cavendish ez da Frantziako Tourrean izango, Quick-Step Alpha Vinyl talde belgikarrak ordezko lehen txirrindulari bezala izendatu ondoren.
Britainiarrak iaz berdindutako errekorra hausteko itxaropena izan zuen, baina erreserban egongo da Florian Senechalekin batera.
Fabio Jakobsen holandarra, aurten 10 garaipen dituena, izango da taldeko esprinterra.
Bestalde, Julian Alaphilippe, errepideko munduko txapeldun bikoitza, zortzi laguneko taldetik kanpo geratu da. Frantziarra ez da garaiz sendatu Lieja-Bastonen izandako erorikotik.