Movistarren zortzikoa
Gorka Izagirre eta Erviti, Enric Mas taldeburu izango duen Movistarren zortzikoan
EITB Media
Enric Mas, Carlos Verona, Imanol Erviti, Gorka Izagirre, Albert Torres, Matteo Jorgenson, Nelson Oliveira eta Gregor Mühlberger txirrindulariek osatuko dute Movistarren tadea Tourrean.
Imanol Erviti eta Gorka Izagirre 2022ko Frantziako Tourrean egongo dira Movistar taldearekin. Enric Mas taldeburuari laguntzea izango dute helburu bi euskal txirrindulariek.
Masek kontratua berritu berri du 2025era arte, eta azken urteetan lortu dituen emaitzak hobetu nahi ditu; 2020an bosgarren izan zen, eta seigarren postuan amaitu zuen 2021ean.
Hauxe da Movistarren taldea Tourrerako: Enric Mas, Carlos Verona, Imanol Erviti, Gorka Izagirre, Albert Torres, Matteo Jorgenson, Nelson Oliveira eta Gregor Mühlberger.