2. etapa
Jakobsen nabarmendu da esprintean eta etapa irabazi du
EITB MEDIA
Van Aert bigarren helmugaratu da eta lider jarri da Tourreko sailkapen orokorrean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Fabio Jakobsen (Quick-Step) nabarmendu da Frantziako Tourreko bigarren etapako azken esprintean eta garaipena lortu du. Haizeak eta erorikoek markatutako jardunaldian, holandarra izan da helmugara batera iritsi den txirrindulari taldeko azkarrena.
Podiuma Wout van Aert belgikarrak eta Mads Pedersen danimarkarrak osatu dute. Gainera, Van Aert Tourreko sailkapen nagusiko lider jarri da, maillot horia eskuratuz.
Azken kilometroei begira, zaila izango zela aurreikusten zen jardunaldi honetan. Yves Lampaert lehen etapako erlojupekoaren irabazleak erorikoa izan du 20 kilometroren faltan. Ez da bakarra izan; etapako azken kilometroan zalaparta handia sortu da eroriko baten ondorioz. Hala ere, denborak ez dira kontuan hartu helmugan eta, beraz, faboritoek ez dute denborarik galdu.
Igande honetan, Frantziako Tourraren 109. edizioaren hirugarren etapa lehiatuko da. Etapa Vejle eta Sønderborg (182 km) artean igaroko da.
2. etapako sailkapena:
1 - JAKOBSEN Fabio (Quick-Step) 4:34:34
2 - VAN AERT Wout (Jumbo) d.b.
3 - PEDERSEN Mads (Trek - Segafredo) d.b.
4 - VAN POPPEL Danny (BORA) d.b.
5 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) d.b.
6 - SAGAN Peter (TotalEnergies) d.b.
7 - LECROQ Jérémy (B&B Hotels - KTM) d.b.
8 - GROENEWEGEN Dylan (Team BikeExchange - Jayco) d.b.
9 - MOZZATO Luca (B&B Hotels - KTM) d.b.
10 - HOFSTETTER Hugo (Team Arkéa Samsic) d.b.
-------------------------------------------------
Sailkapen orokorra:
1 - VAN AERT Wout (Jumbo) 4:49:50
2 - LAMPAERT Yves (Quick-Step) +0:01
3 - POGACAR Tadej (Emirates) +0:08
4 - GANNA Filippo (INEOS) +0:11
5 - PEDERSEN Mads (Trek) +0:12
6 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) +0:14
7 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:16
8 - ROGLIC Primoz (Jumbo) +0:17
9 - MOLLEMA Bauke (Trek) +0:18
10 - TEUNS Dylan (EF Education) +0:21