SEIGARREN ETAPA
Pogacar da Tourreko lider berria Longwyn irabazi ostean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
UAEko esloveniarrak garaipen argia lortu du gainerako faboritoen aurrean gorako joera izan duen amaieran.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) esloveniarrak irabazi du ostegun honetan lehiatu den Frantziako Tourreko seigarren etapa, Binche eta Longwy artean lehiatu dena (219,9 km), eta, gainera, liderraren elastiko horia bereganatu du.
Izan ere, ezin sendoago agertu da aurtengo Tourreko etaparik luzeenean, goranzko joera zeukaten azken metroetan. Roglic izan da etapako azken metroetan erasotzen lehena, baina Pogacar erraz atera da haren bila, eta bere aurkari guztiak gurpiletik atera ditu besoak altxa dituen arte.
Horrela, eguneko ihesaldia sortzeko borrokak markatutako jardunaldi oso azkar baten ondoren eta Van Aerten abentura ikusgarriaren ostean –helmugatik 11 kilometrora harrapatu dute, eta gerora denbora galdu du helmugan– Pogacar da behin-behineko sailkapen nagusiko liderra Neilsson Powlessen aurretik (EF Education-EasyPost).
6. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 4:27:13
2 - MATTHEWS Michael (BikeExchange) d.b.
3 - GAUDU David (Groupama) d.b.
4 - PIDCOCK Thomas (INEOS) d.b.
5 - QUINTANA Nairo (Arkéa) d.b.
6 - TEUNS Dylan (Bahrain) d.b.
7- VINGEGAARD Jonas (Jumbo) d.b.
8 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS) d.b.
9 - ROGLIC Primož (Jumbo) d.b.
10 - BARDET Romain (DSM) d.b.