Itxi

UZTAILAK 20, ASTEAZKENA

2022ko Frantziako Tourreko 17. etaparen profila eta ibilbidea: Saint-Gaundes – Peyragudes (129,7 km)

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Erronka gogorra izango da sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko. Azken txanpan, eskalatzaileek euren balioa erakusteko aukera izango dute.

2022ko Frantziako Tourreko 17. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Pirinioetan barrena jarraituz, uztailaren 20ko hamazazpigarren etapa erronka gogorra izango da sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko. Azken txanpan, eskalatzaileek euren balioa erakusteko aukera izango dute.

Saint-Gaundesetik irtengo dira eta 129,7 kilometroko etapa laburra izango dute Peyragudeseraino. Ibilbide zorrotza, ez hainbeste distantziagatik, baina bai bidean aurkituko dituzten lau mendateengatik: lehen mailako hiru eta bigarren mailako bat: Col D'Aspin (1. mailakoa, 12 km eta % 6,5eko batez besteko maldak), Hourquette D'Ancizan (2. mailakoa, 8,2 km eta % 5,1eko batez besteko maldak), Col de Val Louron-Azet (1. mailakoa, 10,7 km eta % 6,8ko batez besteko maldak) eta Peyragudes (1. mailakoa, 8,9 km eta % 7,8ko batez besteko maldak).

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB4n 14:40tik aurrera egongo da etapa ikusteko aukera. Ondoren, telebistako seinalea ETB1era aldatuko da 15:00etatik etapa amaitu arte.

Ikusi 16. etaparen profila | Ikusi 18. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 17. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 17. etapa (uztailak 20)

Ibilbidea: Saint-Gaudens - Peyragudes

Distantzia: 129,7 km

Hasiera-ordua: 13:25.

Amaiera-ordua: 16:50 (38 km/h) | 17:01 (36 km/h) | 17:14 (34 km/h).

Mendiko saria:  Col D'Aspin (1. mailakoa), 65,7. kilometroan; Hourquette D'Ancizan (2. mailakoa), 81,6. kilometroan; Col de Val Louron-Azet (1. mailakoa), 109,5. kilometroan; Peyragudes (1. mailakoa), 129,7. kilometroa.

Albisteak (16)

Informazio gehiago (1)