Kargatzen...
Itxi

UZTAILAK 22, OSTIRALA

2022ko Frantziako Tourreko 19. etaparen profila eta ibilbidea: Castelnau-Magnoac - Cahors (188,3 km)

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Etapa bereziki aproposa dirudi esprintean amaitzeko; hala ere, ez dira faltako Cahorseko kaleetara ihes eginda iristen saiatuko diren ziklista ausarten saiakerak.

2022ko Frantziako Tourreko 19. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Behin Pirinioetako igoera gogorrak atzean utzita, Frantziako Tourra azken txanpan sartuko da uztailaren 22an, ostiralean, hemeretzigarren etapa jokatuta.

Txirrindularien hanka minduek 188,3 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Castelnau-Magnoac eta Cahors herriak lotzeko.

Ia zailtasun orografikorik gabeko jardunaldia izango da, 4. mailako bi mendate baino ez baitira azaltzen ibilbidean. Etapa bereziki aproposa dirudi esprintean amaitzeko; hala ere, ez dira faltako Cahorseko kaleetara ihes eginda iristen saiatuko diren ziklista ausarten saiakerak.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en 14:25etik aurrera, eta ETB4k 14:30etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.

Ikusi 18. etaparen profila | Ikusi 20. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 19. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 19. etapa (uztailak 22)

Ibilbidea: Castelnau-Magnoac - Cahors

Distantzia: 188,3 km

Hasiera-ordua: 13:10.

Amaiera-ordua: 17:16 (46 km/h) | 17:27 (44 km/h) | 17:39 (42 km/h).

Mendiko saria:  Côte de la Cité Médiévale de Lauzerte (4. mailakoa), 135,7. kilometroan; Côte de Saint-Daunès (4. mailakoa), 152,6. kilometroan.

Albisteak (18)

Informazio gehiago (1)