15. etapa
Philipsenek helmugan bertan gainditu ditu Van Aert eta Pedersen
I. G. | EITB MEDIA
Helmugatik 500 metrora Thomas harrapatu dute, lasterketako liderra zena ordurarte, eta etapako irabazlea zentimetro batzuengatik erabaki da azken esprintean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jasper Philipsen belgikarrak bere lehen garaipena lortu du Frantziako Tourrean Carcasonako esprinta irabazita, eta Jonas Vingegaard danimarkarrak mantendu du liderraren maillot horia.
Alpecin taldeko txirrindulariak hiru etapa irabazi zituen Espainiako Itzulian, eta Wout van Aert herrikidea eta Mads Pedersen danimarkarra gainditu ditu helmugan.
Etapa tenperatura altuak eta eroriko batzuek markatu dute; horietako bat, helmugatik 30 kilometrora, liderrari eragin diona, Steven Kruijswijk taldekidea galdu baitu.
Irteera baino lehen Jumboko beste txirrindulari bat, Primoz Roglic esloveniarra, lasterketatik kanpo geratu da, aurreko egunetan izandako erorikoen ondorioz.
15. ETAPAREN SAILKAPENA:
1 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 4:27:27
2 - VAN AERT Wout (Jumbo) d.b.
3 - PEDERSEN Mads (Trek) d.b.
4 - SAGAN Peter (Total Energies) d.b.
5 - VAN POPPEL Danny (BORA) d.b.
6 - GROENEWEGEN Dylan (BikeExchange) d.b.
7 - SENECHAL Florian (Quick-Step) d.b.
8 - MOZZATO Luca (B&B) d.b.
9 - PASQUALON Andrea (Intermaché) d.b.
10 - WRIGHT Fred (Bahrain) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 59:58:28
2 - POGACAR Tadej (UAE) +2:22
3 - THOMAS Geraint (INEOS) +2:43
4 - BARDET Romain (DSM) +3:01
5 - YATES Adam (INEOS) +4:06
6 - QUINTANA Nairo (Arkéa) +4:15
7 - MEINTJES Louis (Intermaché) +4:24
8 - GAUDU David (Groupama) d.b.
9 - PIDCOCK Thomas (INEOS) +8:49
10 - MAS Enric (Movistar) +9:58