Ekainaren 30ean hasiko da
2012ko Frantziako Tourreko berezitasunak
Erredakzioa
Guztira txirrindulariek bigarren mailako, lehenengo mailako eta maila bereziko 25 mendate gainditu beharko dituzte. Helmugetan eta tarteko helmugetan ez da denbora saririk egongo.
2012ko Frantziako Tourreko berezitasun handiena erlojupekoen garrantzia izango da. Txirrindulariek ia 100 kilometro egin beharko dituzte erlojuaren kontra, eta elastiko horia lortzeko lan txukuna egitea ezinbestekoa izango da. Atariko etapak 6.1 kilometro izango ditu; lasterketako bigarren astean 40 kilometroko erlojupekoa izango da (Arc-et-Senans eta Besançon hirien artean); eta azken aurreko etapa 53 kilometroko erlojupekoa izango da (Bonneval-Chartres). Azkeneko erlojupekoan lan ona egin beharko dute faboritoek Parisera elastiko horiarekin heltzeko.
Gainera, 2012ko edizioak 25 mendate izango ditu (bigarren mailakoak, lehenengo mailakoak eta maila berezikoak). Horietatik hamaika Pirinioetan izango dira eta sei Alpeetan.
Iaz antolatzaileek erabaki zuten bezala, ez da helmugetan eta tarte helmugetan denbora saririk izango.
Frantziako Tourra, Belgikatik eta Suitzatik ere igaroko da aurten. Atariko etapa Liejan izango da eta bigarren etapa ere Belgikako errepideetan. 8. etapak amaiera interesgarria izango du Suitzako mendietan.