Talde oso sendoa
Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko taldeburua izango da Tourrean
Erredakzioa
Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Mikel Astarloza, Ruben Perez, Pablo Urtasun, Gorka Izagirre, Jorge Azanza eta Amets Txurruka asturiarraren taldekideak izango dira, Frantziako Tourrean.
Gorka Gerrikagoitiak Frantziako Tourrerako taldea eratu du, eta Samuel Sanchez taldeburua izango da. Asturiarrak itzuli bikaina burutu zuen 2011n, eta mendiko puntuen elastikoa lortu zuen.
Samuel Sanchezekin batera, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Mikel Astarloza, Ruben Perez, Pablo Urtasun, Gorka Izagirre, Jorge Azanza eta Amets Txurruka izango dira Frantziako Tourrean. Txurruka Italiako Giroan izan zen, eta denboraldiko bigarren itzuli handian ere izango da. Alan Perez, Juanjo Oroz eta Ivan Velasco izan dira taldetik at gelditu diren txirrindulariak.