Itxi

Adierazpenak

Evans, Wiggins eta Nibali dira faboritoak, Eddy Merckxen ustez

Erredakzioa

Hala ere, egungo txirrindulari indartsuena Alberto Contador espainiarra dela azpimarratu nahi izan du Merckx txirrindulari handiak.

Cadel Evansen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Evans, Wiggins eta Nibali dira larunbat honetan hasiko den Frantziako Tourra irabazteko faborito nagusiak, Eddy Merckx Belgikako txirrindulari handiaren esanetan. Valverdek eta Franck Schleckek ere aukerak dituztela adierazi du.

Baina "Kanibal" ezizena duen txirrindulariaren ustez, eta "Le Parisien" egunkariak gaur argitaratu duen elkarrizketan dioenez,  Alberto Contador da egungo txirrindulari indartsuena. Contadorrek bi urteko zigorra jaso zuen otsailean eta ezin izango du aurtengo Tourrean parte hartu.


Albisteak (3)