Itxi

Dopina

Europcar taldea, susmopean

Erredakzioa

Dopinagatik taldea ikertzen ari direla argitaratu du L'Equipe egunkariak aurtengo Frantziako Tourra hasteko ordu batzuk baino geratzen ez direnean.

Voeckler, 2011ko Tourrean. Argazkia: EFE

Larunbat honetan hasiko da 2012ko Frantziako Tourra, eta Europcar taldeak susmopean ekingo dio probari. Dopinagatik taldearen aurkako ikerketa hasi dutela argitaratu du L’Equipek.

Europacarreko arduradunek informazioa ukata dute. "Ez dakigu ezer, inor ez da gurekin harremanetan jarri. Horren inguruan artikulu bat idatzi dutela da dakigun gauza bakarra", adierazi du Jean-Ren2 Bernardeau Europcar taldeko zuzendariak.

Baina Bernardeauren hitzak ez dira eskandaluari amaiera emateko nahikoak izan. "L’Equipek" iazko Tourrari buruz idatzi du eta odol-transfusioak eta kortikoide kontsumoa aipatu ditu.

"Probak mahai gainean jar ditzatela. Euren esanetara gaude", gaineratu du Bernardeauk.  Zalantza barik, Europcarren errugabetasun eta gardentasuna defendatu ditu zuzendariak.




Albisteak (3)