Kargatzen...
Itxi

Zazpigarren etapa

Chris Froomek irabazi du etapa eta Wiggins da lider berria

Erredakzioa

Sky taldeak erakustaldia eman du Frantziako Tourreko zazpigarren etapan. Cadel Evans bigarren izan da eta Zubeldia, seigarren. Samuel Sanchezek minutu bat baino gehiago galdu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bradley Wiggins (Sky) britainiarra da Frantziako Tourreko lider berria eta bere taldekidea den Chris Froomek zazpigarren etapa irabaztea lortu du.

Tomblaine eta La Planche des Belles Filles arteko 200 kilometroko etapa hau mendatean bukatu den lehena izan da aurtengo Tourrean. Froome, Cadel Evans (BMC) eta Bradley Wiggins iritsi dira lasterketa buruan azken metroetara. Bertan, Froome nagusitu da eta bi segundoko aldea atera die bigarren izan den Evansi eta hirugarren izan den Wigginsi. Laugarren postuan iritsi da Liquigas taldeko Vincenzo Nibali.

Zazpigarren etapa honetara arte liderra izan den Fabian Cancellarak minutu eta 52 segundo galdu zituen, eta Samuel Sanchezek (Euskaltel) ez zuen bere eguna izan. Asturiarrak minutu eta 32 segundo galdu zituen.

Etapa bikaina egin duen euskal txirrindularia Haimar Zubeldia (RadioShack) izan da. Zubeldiak seigarren postuan bukatu du etapa eta seigarren kokatu da sailkapen nagusian.

Luis León Sánchez (Rabobank), Cyril Gautier (EUC), Christophe Riblon (ALM), Chris
Sorensen (STB), Dmitriy Fofonov (AST), Martin Velits (OPQ) eta Michael Albasini (OGE) izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak, baina BMC eta Sky taldeek egindako lanak ez die garaipena lehiatzeko aukerarik eman.

Azken maldan, Chris Froomek erakustaldia eman zuen eta garaipena eskuratu zuen. Jardunaldi biribila izan zen Sky taldearentzat, etapa garaipenaz gain Wigginsek lidergoa eskuartu baitzuen.

Zazpigarren etapako sailkapena:

1 Chris Froome (Sky) 04.58' 35''
2 Cadel Evans + 2"
3 Bradley Wiggins + 2"
4 Vincenzo Nibali + 7"
5 Rein Taarame + 19"
6 Haimar Zubeldia + 44"
7 Pierre Rolland + 46"
8 Janez Brajkovic + 46"
9 Denis Menchov + 50"
10 Maxime Monfort + 56"

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)