Itxi

Zortzigarren etapa

Thibaut Pinotek faboritoak gainditu ditu

Erredakzioa

FDJ taldeko frantziarrak garaipen ikusgarria lortu du, Porrentruyko helmugan. Faborito nagusiak 30 segundora heldu dira, eta Wigginsek elastiko horiarekin jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Thibaut Pinot frantziarrak garaipen ikusgarria eskuratu du Frantziako Tourreko zortzigarren etapan (Belfort-Porrentruy, 157,5 kilometro). FDJ taldeko txirrindularia Frantziako itzuliko gazteena da (22 urte), eta garaipena faboritoen aurretik lortu du. Faborito nagusiak batera heldu dira helmugara eta Bradley Wigginsek (Sky) elastiko horiarekin jarraitzen du.

Euskaltel-Euskadi taldeak egun kaskarra izan du, Samuel Sanchez liderrak eta Gorka Verdugok lasterketa utzi behar izan baitute. Asturiaseko txirrindulariak helmugatik ia ehun kilometrora erorikoa izan du, eta eskuineko eskuan haustura eta lepauztaian kolpea ditu.

Jeremy Rouxek (FDJ) eta Fredrik Kessiakoffek (Astana) ihesaldi saiakera ona egin dute, baina ia 20 txirrindulari tropeletik euren atzetik irten dira. Kessiakoffek aurrera egin du. Eta ia 40 kilometro lasterketa buruan izan da. Hala ere Liquigasek gogor sakatu du tropelean, eta ihesaldiarekin aldea murriztu egin du Italiako taldeak.

Helmugatik 25 kilometrora Thibaut Pinotek eta Tony Gallopinek (Radioshack) ihesaldiko bigarren taldetik aurrera egin dute. Pinotek Kessiakoff Col de Croix mendateko gainan gainditu egin du, eta helmugara bakarrik heldu da FDJ taldeko gaztea.

Faborito gehienak Pinoten 26 segundora batera heldu dira helmugara, eta Wigginsek lidergoari eutsi dio. Gainera Haimar Zubeldia sailkapen nagusiko bosgarren postura igo da.

8. etapa:

1. PINOT Thibaut FDJ-BIGMAT 03h 56' 10''
2. EVANS Cadel BMC RACING TEAM + 00' 26''
3. GALLOPIN Tony RADIOSHACK-NISSAN + 00' 26''
4. WIGGINS Bradley SKY PROCYCLING + 00' 26''
5. NIBALI Vincenzo LIQUIGAS-CANNONDALE + 00' 26''
6. VAN DEN BROECK Jurgen LOTTO-BELISOL TEAM + 00' 26''
7. FROOME Christopher SKY PROCYCLING + 00' 26''
8. MENCHOV Denis KATUSHA TEAM + 00' 26''
9. ZUBELDIA Haimar RADIOSHACK-NISSAN + 00' 26''
10. SCHLECK Frank RADIOSHACK-NISSAN + 00' 30''
11. HORNER Christopher RADIOSHACK-NISSAN + 00' 30''
12. KESSIAKOFF Fredrik ASTANA PRO TEAM + 00' 47''
13. ROCHE Nicolas AG2R LA MONDIALE + 01' 25''
14. SORENSEN Chris Anker TEAM SAXO BANK-TINKOFF BANK + 01' 25''
15. MONFORT Maxime RADIOSHACK-NISSAN + 01' 25''

Sailkapen nagusia:

1 Bradley WIGGINS  SKY 38:17:56
2 Cadel EVANS  BMC 10
3 Vincenzo NIBALI  LIQ 16
4 Denis MENCHOV  KAT 54
5 Haimar ZUBELDIA AGIRRE RNT 59
6 Christopher FROOME  SKY +1:32
7 Maxime MONFORT  RNT +2:08
8 Jurgen VAN DEN BROECK  LTB +2:11
9 Nicolas ROCHE  ALM +2:21
10 Rein TAARAMAE  COF +2:27
11 Tony GALLOPIN  RNT +3:13
12 Rui Alberto FARIA DA COSTA  MOV +3:24
13 Thibaut PINOT  FDJ +3:41

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)