10. etapa
Thomas Voeckler Scarponi eta Voigt baino indartsuagoa izan da
Erredakzioa
Frantziarrak (Europcar) erakustaldia eman du azkenengo kilometroan, eta Alpeetako aurreneko etapa irabazi du. Gainera, Bradley Wiggins liderrak elastiko horiari eutsi dio, arazorik gabe
Your browser doesn’t support HTML5 video
Thomas Voeckler frantziarrak erakustaldia eman du azkenengo kilometroan, eta Europcar taldeko txirrindulariak Alpeetako aurreneko etapa irabazi du. Gainera, Bradley Wiggins liderrak elastiko horia arazorik gabe mantendu du.
Voecklerrek Frantziako Tourreko bere laugarren garaipena eskuratu du. Txirrindulari frantziarrak eraso gogorra jo du azkenengo igoeran, eta Michele Scarponi (Lampre) Jens Voigt (Radioshack), Luis Leon Sanchez (Rabobank) eta Dries Devenyns (Omega) iheskideak atzean utzi ditu. Egoi Martinez nafarra eguneko ihesaldian izan da, baina Euskaltel-Euskadi taldekoak ezin izan du onenen artean bukatu.
Grand Colombier mendiko igoeran hasi da etapa erabakitzen, 25 kideko ihesalditik soilik lau gelditu baitira lasterketaren buruan. Tropelean, Sky taldeak erritmo bizia jarri du, eta igoerako azkenengo kilometrora arte ia ez da eraso saiakerarik izan. Jurgen Van den Broeckek (Lotto) segundo gutxiko abantaila hartu du, eta jaitsieran Vincenzo Nibalik eraso bikaina jo du. Liquigas taldeko liderrak Peter Saganen laguntza izan du, baina, azkenean, tropelak hartu egin ditu.
Vand den Broeckek eta Pierre Rollandek erasoa jo dute azkeneko kilometroetan, eta helmugan segundo garrantzitsuak lortu dituzte. Haimar Zubeldia gipuzkoarra beste faborito guztiekin batera heldu dira.
Sailkapen nagusiko aurrerakada nabarmenena Jurgen Van den Broeckek eman du, Lotto taldeko liderrak zortzigarren postua lortu baitu. Bradley Wigginsek ia bi minutuko aldearekin jarraituko du elastiko horia defendatzen.
10. etapa:
1. VOECKLER Thomas TEAM EUROPCAR 04h 46' 26''
2. SCARPONI Michele LAMPRE - ISD + 00' 03''
3. VOIGT Jens RADIOSHACK-NISSAN + 00' 07''
4. SANCHEZ Luis-Leon RABOBANK CYCLING TEAM + 00' 23''
5. DEVENYNS Dries OMEGA PHARMA-QUICK STEP + 00' 30''
6. CASAR Sandy FDJ-BIGMAT + 02' 44''
7. MARTINEZ Egoi EUSKALTEL - EUSKADI + 02' 44''
8. ROLLAND Pierre TEAM EUROPCAR + 02' 44''
9. VAN DEN BROECK Jurgen LOTTO-BELISOL TEAM + 02' 44''
10. FOFONOV Dmitriy ASTANA PRO TEAM + 02' 52''
11. PINOT Thibaut FDJ-BIGMAT + 03' 16''
12. EVANS Cadel BMC RACING TEAM + 03' 16''
13. WIGGINS Bradley SKY PROCYCLING + 03' 16''
14. ROCHE Nicolas AG2R LA MONDIALE + 03' 16''
15. NIBALI Vincenzo LIQUIGAS-CANNONDALE + 03' 16''