Itxi

Uztailak 6, osteguna

Frantziako Tourraren 6. etaparen profila eta ibilbidea: Tarbe-Cauterets Cambasque (144,9 km)

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Txirrindulariek Pirinioetako mendialdetik jarraituko dute, baina kilometrajeari dagokionez motzagoa izango da. Hala ere, zailtasun handiko mendateak ez dira faltako.

2023ko Tourreko 6. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

2023ko Frantziako Tourreko 6. etapa, uztailaren 6an jokatuko dena, Tarbetik irtengo da eta Cauterets Cambasqueko igoerarekin amaituko da. 144,9 kilometroko ibilbidearekin, etapa 13:10ean hasi eta 17:08 inguruan amaituko da.

Parte-hartzaileek Pirinioetako mendialdetik jarraituko dute, baina kilometrajeari dagokionez motzagoa izango da. Hala ere, zailtasun handiko mendateak ez dira faltako.

Eguraldia ere kontuan izan beharko dute taldeek; ea zer tenperatura egingo duen Tourmaleten, 2.000 metrotik gora. Seigarren etapa honetakoa zenbatuta, Tourrak 80 aldiz izango du igota mendate mitiko hori; 17,1 kilometro ditu, eta, batez beste, % 7,3ko malda.

Mendate batekin bukatuko den lasterketako lehen etapa Cauterets-Cambasquen izango da (1. maila, % 5,4ra). Aurretik, Col d 'Aspin (1. maila, % 6,5era) eta Col du Tourmalet (maila berezia, % 7,3ra) ikonikoa igo beharko dira, helmugatik 50 kilometrora baino gutxiagora. Capvern les Blains mendateak (3. maila, % 4,8an) igoeraren hasiera markatuko du.

EITBk zuzenean emango du etapa garrantzitsu hau, eitb.eus-en eta ETB1en bidez; emanaldia 14:40an hasiko da eitb.eus-en, eta 15:00etan ETB1en.

5. etaparen profila | 7. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Frantziako Tourreko 6. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

------------------------------------------

TOURMALET

Tourmaleterako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 6. etapan. Argazkia: ©A.S.O

------------------------------------------

CAUTERETS CAMBASQUE

Cauterets Cambasquerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 6. etapan. Argazkia: ©A.S.O

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 6. etapa (uztailak 6, osteguna)

Ibilbidea: Tarbe - Cauterets-Cambasque

Distantzia: 145 km

Irteera ordua: 13:25

Iritsiera ordua: 17:06 (39 km/h) | 17:20 (37 km/h) | 17:36 (35 km/h).

Mendiko saria: Côte de Capvern-les-Bains (3. maila), 29,9. kilometroan; Col d'Aspin (1. maila), 68,1. kilometroan; Col du Tourmalet (Maila berezia), 97,9. kilometroan; Cauterets-Cambasque (1. maila), 144,9. kilometroan.

Albisteak (1)