Itxi

UZTAILAREN 1ETIK 23RA

Castroviejo eta Frailerekin aurkeztuko da Ineos taldea Bilbon, "Tour berezi batean"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Erresuma Batuko taldeak aipatutako bi txirrindulari bizkaitarrak sartu ditu bere zortzikoan, Egan Bernal eta Carlos Rodriguezi laguntzeko.

Omar Fraile 2023ko Andaluziako Itzulian. Aargazkia: EFE

Jonathan Castroviejo eta Omar Fraile bizkaitarrak Tourraren irteeran izango dira, Bilbon, uztailaren 1ean. Izan ere, Ineos Grenadiersek astelehen honetan plazaratu du zein txirrindularik osatuko duten Frantziako lasterketan parte hartuko duen zortzikoa, eta bertan izango dira bata zein bestea, Egan Bernal, Michal Kwiatkowski, Daniel Martinez, Tom Pidcock, Carlos Rodriguez eta Ben Turnerrekin batera.

Hala, Castroviejo (Getxo, 36 urte), Espainiako erlojupeko txapelketa seigarren aldiz irabazi berri duena, esperientzia ikaragarria bizitzeko prest dago. "Oso pozik nago aurtengo Tourrerako hautatu nautelako, batez ere nire jaioterrian hasten delako. Lehen etapan nire etxe aurretik igarotzea erokeria da, ziur nago esperientzia ikaragarria izango dela", aurreratu du.

Euskal txirrindularia "oso sasoi onean" sentitzen da, eta "taldeari ahalik eta gehien lagundu eta lasterketa hau argiztatzea" espero du.

Bere aldetik, Fraile (Santurtzi, 32 urte) hain karrera berezia dena bere momenturik onenean bizitzeko prest dago. "Frantziako Tourrerako hautatua izatea beti da oso berezia, nire urteko garairik gustukoena da. Asko atsegin dut prestaketa eta gero, baita Grand Départa iristeko zirrara ere. Tourra beti da maila gorena!", uste du santurtziarrak.

Albisteak (5)