Gangureneko jaitsieran
Enric Masek eta Richard Carapazek Frantziako Tourra utzi dute, lehenengo etapan erorikoa izan ostean
Agentziak | EITB Media
Movistar taldeko txirrindularia lurrera joan da helmugarako 22 kilometro falta zirenean. Balear Uharteetakoarekin batera erori da Richard Carapaz ere, baina Ekuadorrekoak etapa amaitu ahal izan du. Hala ere, azkenean lasterketa utzi behar izan du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Enric Masek (Movistar) eta Richard Carapazek (EF Education-Easypost) 2023ko Frantziako Tourra utzi dute larunbat honetan, uztailaren 1ean, Bilbon hasi eta amaitu den estreinako etapan erorikoa izan ostean.
Balear Uharteetako txirrindularia lurrera joan da Gangureneko jaitsieran, helmugarako 22 kilometro falta zirenean. Masekin batera erori da Carapaz ere, baina Ekuadorrekoak etapa amaitu ahal izan du, Adam Yates (UAE Emirates) irabazlearekiko 15 minutura helmugaratu den arren. Hala ere, azkenean lasterketa utzi behar izan du.
Txirrindulari espainiarrak eskuineko eskapula hautsi du, desplazamendurik gabe, eta besoetan eta hanketan azaleko urradurak izan ditu, egindako probek agerian utzi dutenez.
Bestalde, Carapazek haustura txiki bat du ezkerreko errotulan, Bilboko helmuga zeharkatu ondoren egin dioten ekografiak erakutsi duenez. Jostura-puntuak ere behar izan ditu, belaun berean jasandako ebaki bat ixteko.
Masek eta Carapazek izandako erorikoa: