Lasterketa utzi du
Mark Cavendishek Frantziako Tourra utzi du 8. etapan izandako erorikoaren ondorioz
EITB Media
Britania Handiko esprinterrak lasterketa utzi du 8. etapako helmugara iristeko 61 kilometro falta zirenean erorikoa izan ostean. Hala, ezin izango du gainditu Eddy Merckxekin partekatzen duen Tourreko 34 etapa garaipeneko marka.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Mark Cavendishek (Astana Qazaqstan Team) 2023ko Frantziako Tourra utzi du larunbat honetan, uztailaren 8an, zortzigarren etapan erorikoa izan ostean. Beraz, Britania Handikoak ezingo du gainditu Eddy Merckxekin partekatzen duen Tourrean lortutako 34 etapa garaipeneko marka.
Man Uharteko txirrindularia lurrera joan da zortzigarren etapako helmugara iristeko 61 kilometro falta zirenean, eta ezin izan du jarraitu. Astana taldeko autora igo da eta ospitalera eraman dute zein lesio duen jakiteko.
Horrenbestez, Cavendishek ezingo du gainditu Eddy Merckxekin partekatzen duen marka. Biek la biek 34na etapa garaipen dituzte bereganatuta Frantziako Tourrean.