Frank Schleckek Tourra utzi du
Tourra, pozik RadioShack taldeak hartutako erabakiarekin
Erredakzioa
Schleckek positibo eman zuen uztailaren 14an Xipamide (diuretiko bat) hartzeagatik, baina RadioShack ez zegoen txirrindularia berehala zigortzera behartuta.
Christian Proudhomme Frantziako Tourreko zuzendaria pozik agertu da RadioShack taldeak hartutako erabakiarekin. Frank Schleckek positibo eman zuen, uztailaren 14an, egin zioten dopinaren aurkako kontrol batean, eta taldeak probatik at utzi du.
"UCIren (Nazioarteko Txirrindularitza Batzordea) araudiaren arabera, RadioShack ez zegoen txirrindularia automatikoki zigortzera behartuta, baina egin dute eta erabaki zentzuduna da", adierazi du Proudhommek.
Antza, Xipamide izenako diuretiko bat hartzeagatik eman zuen positiboa. Positiboaren berri jaso eta berehala, Pauko polizia-etxera batera hurbildu zen Schleck.