Itxi

Giro bikaina

Uholde laranjak ez du Pirinioetan hutsik egin

Erredakzioa

Euskal jarraitzaileek ez dute etapa nagusia galdu izan nahi eta Tourmaleteko inguruak laranjaz jantzi dituzte. Zale askok hiru egun emango dituzte Pirinioetako maldetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal jarraitzaileek ez dute Frantziako Tourreko etapa nagusia galdu izan nahi eta Tourmaleteko inguruak laranjaz jantzi dituzte. Zale amorratuak Euskal Herriko txoko guztietatik heldu dira.

Jarraitzaile askok hiru egun emango dituzte Pirinioetako maldetan. Horregatik janaria eta edaria eraman dituzte.

Euskal zaleen artean aurpegi ezagunak ere bildu dira Peyresourden. Besteak beste, Patxi Ruiz pilotaria bertan da. Lizarrako atzelariari ebakuntza egin berri diote eta egun batzuk mendian pasatzen ari da.

Horrela, Pirinioek ohiko itxura alde batera utzi dute eta ikurrinaren koloreez eta laranjaz jantzi dira. Mendateetan festa da nagusi dagoeneko.


Albisteak (1)

Bideoak (1)