16. etapa
Zubeldia: 'Evansen ahulezia aprobetxatu beharra zegoen'
Erredakzioa
Haimar Zubeldiak (Radioshack) sailkapen nagusian postu bat aurrera egin du eta bosgarren kokatu da. Etaparen "balorazio positiboa" egin du txirrindulari gipuzkoarrak.
Haimar Zubeldiak (Radioshack) sailkapen nagusian postu bat egin du aurrera, eta bosgarren kokatu da. Etaparen "balorazio positiboa" egin du txirrindulari gipuzkoarrak; izan ere, Cadel Evans australiarraren txakalaldia aprobetxatu du. Evans etapa nagusiko galtzaile nagusia izan da.
"Aspinen Liquigas taldeak erritmoa bizitu duenetik Evansen ahulezia agerian geratu da. Peyresourden berriro zailtasunak izan ditu Evansek eta aprobetxatu beharra zegoen", adierazi du euskal txirrindulariak helmugan.
"Etapan eutsi egin beharra zegoen. Nahiz eta ongi aurkitu, Nibaliren erasoa oso gogorra izan da eta ezin izan diot jarraitu. Horrela, nire erritmora igotzea erabaki dut. Balorazioa ona da, baina hurrengo etapan gertatzen dena ikusi beharra dago, mugimendua izango delako", amaitu du.