Itxi

17. etapa

Valverderen garaipena eta Wigginsen azken pausoa Peyragudesen

Erredakzioa

Movistarreko txirrindulari murtziarrak etapa ikaragarria egin eta helmuga bakarrik gurutzatu du. Wigginsek Froome taldekidearen borondate onari esker ez du sufritu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alejandro Valverdek (Movistar) Tourreko 17. etapa irabazi du gaur eta Bradley Wigginsek (Sky) lasterketa ia erabakita utzi du Christopher Froome taldekidearen borondate onari esker; izan ere, Froomek ez dio liderrari eraso egin.

Tourreko azken etapa menditsuan indar erakustaldia egin du Valverdek. 143,5 kilometroko ibilbideak Bagneres-de-Luchon eta Peyragudes lotu ditu. Froome Wiggins baino indartsuago dagoela argi utzi du etapak, baina talde berekoak izanik ez diote elkarri eraso egin.

Britainia Handiko bi txirrindulariek elkarrizketa izan dute azken hiru kilometroetan eta Froomek Wiggins gurpiletik atera du zenbait unetan. Aurtengo Tourreko irudi horiek historiarako geratuko dira eta Froome Wiggins garaitzeko gai izango ote zen inork ez du jakingo.

Liquigas taldeak lan handia egin du etapa osoan zehar eta erritmo bizia jarri du tropelean, igoera guztietan. Baina Vicenzo Nibalik ez du eraso egiteko indarrik izan eta gainera segundoak galdu ditu helmugan.

Euskaltel-Euskadi: Saririk gabeko saiakerak

Euskalteleko txirrindulariak hasieratik saiatu dira, baina ez dute saririk jaso. Egoi Martinezek, Azanzak eta Izagirrek aurreneko kilometrotik eguneko ihesaldia bilatu dute. Azanzaren lanak Egoi eta Izagirre ihesaldian kokatu ditu, baina indarrik gabe geratu dira eta ez dira Valverderen erritmori eusteko kapaz izan.

Bestalde, Haimar Zubeldiak (RadioShack), sailkapen nagusiko euskal txirrindularirik onenak, gaurkoan nekea nabaritu du eta ez dio faboritoen erritmoari eutsi. Horrela, bosgarren postua galdu du.

Etapa sailkapena:

1. VALVERDE Alejandro MOVISTAR TEAM 04h 12' 11''
2. FROOME Christopher SKY PROCYCLING + 00' 19''
3. WIGGINS Bradley SKY PROCYCLING + 00' 19''
4. PINOT Thibaut FDJ-BIGMAT + 00' 22''
5. ROLLAND Pierre TEAM EUROPCAR + 00' 26''
6. VAN DEN BROECK Jurgen LOTTO-BELISOL TEAM + 00' 26''
7. NIBALI Vincenzo LIQUIGAS-CANNONDALE + 00' 37''
8. VAN GARDEREN Tejay BMC RACING TEAM + 00' 54''
9. HORNER Christopher RADIOSHACK-NISSAN + 01' 02''
10. MARTIN Daniel GARMIN-SHARP + 01' 11''

Sailkapen nagusia:

1. WIGGINS Bradley SKY PROCYCLING 78h 28' 02''
2. FROOME Christopher SKY PROCYCLING + 02' 05''
3. NIBALI Vincenzo LIQUIGAS-CANNONDALE + 02' 41''
4. VAN DEN BROECK Jurgen LOTTO-BELISOL TEAM + 05' 53''
5. VAN GARDEREN Tejay BMC RACING TEAM + 08' 30''
6. EVANS Cadel BMC RACING TEAM + 09' 57''
7. ZUBELDIA Haimar RADIOSHACK-NISSAN + 10' 11''
8. ROLLAND Pierre TEAM EUROPCAR + 10' 17''
9. BRAJKOVIC Janez ASTANA PRO TEAM + 11' 00''
10. PINOT Thibaut FDJ-BIGMAT + 11' 46''




 

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)