Itxi

18. etapa

Van Aertek Tourra utzi du, alabaren jaiotzan egoteko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Erabakia astearte gauean hartu zuen, 16. etapako erlojupekoan hirugarren geratu ondoren. Halaber, Vingegaard taldekideak lidergoari eusteko abantaila esanguratsua lortu zuen.

Van Aert, Tourreko 15. etapan. Argazkia: EFE

Wout van Aert txirrindulari belgiarrak Tourra uztea erabaki du, alabaren jaiotzan egoteko. Hortaz, ez du gaur jokatuko den 18. etapan parte hartuko. Jumbo taldeak eman du erabakiaren berri, Jonas Vingegaardek sailkapen orokorra ia erabakita utzi eta gero.

Erabakia astearte gauean hartu zuten, 16. etapako erlojupekoan hirugarren geratu ondoren. Halaber, Vingegaard taldekideak lidergoari eusteko lortutako abantaila esanguratsua berretsi zuen asteazkenean, Courcheveleko mendiko etapan, Tadej Pogacarrek bost minutu galdu baitzituen.

"Arraro sentitzen naiz, baina ez dut zalantzarik izan, erraz hartutako erabakia izan da. Beti esan izan dut etxera itzuliko nintzatekeela nire emazteak beharko banindu. Iritsi da une hori. Nire taldekideek, erabakia ulertzeaz gain, guztiz babestu naute", esan du txirrindulariak Jumbo taldeak sare sozialetan zabaldutako bideo batean.

Bilbon abiatu zenetik, gogor borrokan aritu da belgiarra. Tamalez hamar etapa garaipen ezin izan dituela lortu esan du Van Aertek, nahiz eta lau aldiz lehen hiruren artean egon den. Horrez gain, bigarren egin du bitan, eta hirugarren beste bi aldiz.