Itxi

Uztailak 3, asteazkena

2024ko Frantziako Tourraren 5. etaparen profila eta ibilbidea: Saint-Jean-de-Maurienne - Saint-Vulbas (177 km)

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Etapa laua izango da ia osorik, laugarren mailako bi mendaterekin bakarrik. Beraz, zaila izango da norbaitek ezustekoren bat ematea edo tropeletik ihes egitea.

2024ko Frantziako Tourraren 5. etapako profila. Irudia: letour.fr.

Uztailaren 3an, asteazkenean, 2024ko Frantziako Tourra menditik jaitsiko da, bosgarren etapan ibilbide laua lehiatzeko. Txirrindulariak Saint Jean de Mauriennetik irtengo dira 177,4 kilometro egin eta Saint-Vulbasera iristeko. Lasterketa 13:20an hasiko da eta lehen txirrindulariek helmuga 17:16 aldera zeharkatzea aurreikusten da.

Etapa laua izango da ia osorik, laugarren mailako bi mendaterekin bakarrik. Beraz, zaila izango da norbaitek ezustekoren bat ematea edo tropeletik ihes egitea.

Txirrindulariek 100 kilometro pasatxo egingo dituzte ibilbide lautik Cheval Blanc mendatera iritsi aurretik. Igoera laburra izango da, 1,5 km-koa, eta % 4,3ko malda izango du. Hortik, Lhuiseko porturaino joango dira altitudea jaisten. Azken horrek aurrekoaren ibilbide bikoitza eta % 4,8ko malda ditu, baina ez luke oztopo izan beharko faboritoentzat.

Azken 35 kilometroak lauak dira berriro, Saint-Vulbasera iritsi arte. Etapa zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en 15:10etik aurrera.

ETAPAKO PROFILA

Frantziako Tourreko 5. etapako profila. Irudia: letor.fr

4. etapako profila | 6. etapako profila

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 5. etapa (uztailak 3)

Ibilbidea: Saint Jean de Maurienne-Saint Vulbas

Distantzia: 177,4 km

Goranzko desnibel metatua: 1050 m

Hasiera-ordua: 13:20

Amaiera-ordua: 17:16 (47 km/h) | 17:26 (45 km/h) | 17:37 (43 km/h).

Mendiko Saria: Cote de Cheval Blanc (4. mailakoa), 104,6. kilometroan; Cote de Lhuis (4. mailakoa), 142,8. kilometroan.