Uztailak 11, osteguna
2024ko Frantziako Tourraren 12. etaparen profila eta ibilbidea: Aurillac - Villeneuve-Sur-Lot (203,6 km)
EITB MEDIA
Txirrindulariek laugarren mailako hiru mendate izango dituzte ibilbidean, baina azken 68 kilometroak ia lauak dira.
Uztailaren 11n, ostegunean, 2024ko Frantziako Tourreko 12. etapa jokatuko da, Aurillac eta Villeneuve-Sur-Lot artean. 203,6 kilometroko ibilbidea izango du. Jardunaldia 12:35ean hasi eta 17:30ak inguruan amaituko da.
Ibilbidea ia laua da, baina txirrindulariek 4. mailako hiru mendate gainditu beharko dituzte. Lehenengoa Cote d 'Autoire izango da (2,7 km % 5,9ra); ondoren, Cote de Rocamadour (2 km % 5,8ra); eta, azkena, Cote de Montclera (2 km % 4,6ra).
Eguneko azken mendatea igota, 68,1 kilometro ia lauak egingo dituzte txirrindulariek; beraz, etapa aproposa izango da esprinterrentzat edota ihesaldiren bat garaipena lortzeko aukerekin iristeko.
Etapa zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en, 15:00etan; eta eitb.eus-en, 14:25etik aurrera.
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 12. etapa (uztailak 11)
Ibilbidea: Aurillac-Villeneuve Sur Lot
Distantzia: 203,6 km
Goranzko desnibel metatua: 2.200 m
Hasiera-ordua: 11:20
Amaiera-ordua: 17:16 (46 km/h) | 17:28 (44 km/h) | 17:41 (42 km/h).
Mendiko saria: Côte de D'autoire (4. mailakoa), 62,8. kilometroan; Côte de Rocamadour (4. mailakoa) 84,3. kilometroan; Côte de Montcléra (4. mailakoa), 135,5. kilometroan.