Ekainak 29 - uztailak 21
Jonathan Castroviejo Ineosek Frantziako Tourrerako aukeratutako taldean egongo da
AGENTZIAK | EITB Media
Carlos Rodríguez, Egan Bernal, Geraint Thomas, Tom Pidcock, Michal Kwiatkowski, Laurens De Plus, Ben Turner eta Scott Drawer izango ditu lagun.
Jonathan Castroviejo getxoztarra Ineos Grenadiersek Frantziako Tourraren 111. ediziorako aukeratutako zortzi txirrindularien artean egongo da. Carlos Rodriguez espainiarra eta Egan Bernal kolonbiarra izango dira taldeburuak.
Hiru horiez gain, esperientzia handiko txirrindulariak sartu ditu Ineosek bere zortzikoan: Geraint Thomas, Tom Pidcock, Michal Kwiatkowski, Laurens De Plus, Ben Turner eta Scott Drawer.
Tourra larunbat honetan, ekainak 29, hasiko da Florentzian eta uztailaren 21ean amaituko da Nizan.