7. etapa
Evenepoelek erlojupekoa irabazi du eta Pogacar liderrarekiko distantzia murriztu du
EITB MEDIA
Soudal taldeko txirrindulariak 12 segundo atera dizkio Tadej Pogacar liderrari, eta, ondorioz, esloveniarrak 33 segundora du orain belgikarra.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Remco Evenepoel belgikarrak irabazi du ostiral honetan Frantziako Tourreko lehen erlojupekoa, zazpigarren etapan.
Soudal taldeko txirrindulariak 12 segundo atera dizkio Tadej Pogacar sailkapen nagusiko liderrari, eta, ondorioz, esloveniarrak 33 segundora du orain belgikarra.
Evenepoel izan da azkarrena 25,3 kilometroko erlojupekoan, Nuits-Saint-Georges eta Gevrey-Chambertin artean jokatutako etapan. Munduko txapeldunak arazoak izan ditu azken txanpan bere katearekin, eta horrek zertxobait murriztu dio aldea, baina lehen postuari eutsi ahal izan dio.
Jonas Vingegaard danimarkarra, azken bi edizioetako irabazlea, hirugarren dago orain sailkapen nagusian, 1:15era, etapan laugarren izan ondoren, Primoz Roglic esloveniarraren atzetik.
Roglic Pogacar herrikidearengandik 1:36ra dago sailkapen nagusian, eta Ayuso bosgarren, 2:16ra, Joao Almeida portugaldarra baino segundo bat hobeto.
Mikel Landa euskalduna, Evenepoelen taldekidea, zortzigarren dago, 3:35 minutura.
Etapako sailkapena
1 - EVENEPOEL Remco (Soudal) 0:28:52
2 - POGACAR Tadej (UAE) +0:12
3 - ROGLIC Primoz (BORA) +0:34
4 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +0:37
5 - CAMPENAERTS Victor (Lotto) +0:51
6 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) +0:52
7 - JORGENSON Matteo (Visma) +0:53
8 - ALMEIDA João (UAE) +0:57
9 - HEALY Ben (EF) +0:59
10 - KÜNG Stefan (Groupama) +1:00
Sailkapen nagusia
1 - POGACAR Tadej (UAE) 27:16:23
2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:33
3 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +1:15
4 - ROGLIC Primoz (BORA) +1:36
5 - AYUSO Juan (UAE) +2:16
6 - ALMEIDA João (UAE) +2:17
7 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +2:31
8 - LANDA Mikel (Soudal) +3:35
9 - JORGENSON Matteo (Visma) +4:03
10 - VLASOV Aleksandr +4:36
16 - BILBAO Pello (Bahrain) +5:58