Arazo fisikoak
Jon Izagirrek Tourra utzi du hamaikagarren etapan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
35 urteko txirrindulari ormaiztegitarrak lasterketa utzi du, arazo fisikoak direla eta. Hamaika aldiz hartu du parte Frantziako Tourrean, eta lau aldiz utzi behar izan du.
Jon Izagirre euskal txirrindulariak Frantziako Tourra utzi du arazo fisikoengatik, hamaikagarren etapa lehiatzen ari zela, Evaux-Les-Bains eta Le Lioran artean.
Ormaiztegiko 35 urteko txirrindularia ihesaldia egiten ahalegindu da lehen kilometroetan, baina indarrek huts egin diotenez, tropelak harrapatu egin du lehenik, eta atzean gertau da, ondoren.
Hamaika aldiz hartu du parte Tourrean, bi etapa-garaipenekin. Lau ediziotan utzi behar izan du Frantziako itzuli nagusia amaitu gabe. Hiru lasterketa handienetan etapa-garaipenak lortu duen txirrindularien artean dago Izagirre.