15. etapa
Pogacarrek garaipena errepikatu du Plateau de Beillen, eta Landa laugarren izan da
EITB Media
Horrela, Pogacarrek 3:09 minuturaino handitu du Vingegaardekiko aldea, eta Landak maila bat egin du gora sailkapen nagusian, bosgarren posturaino.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarra izan da berriz ere helmuga zeharkatzen lehena, 2024ko Frantziako Tourreko hamabosgarren etapan, Loudenvielle eta Plateau de Beille artean (197,7 km). Ibilbidearen zati handi bat Jonas Vingegaarden (Visma) ondoan egin du, baina azken kilometroetan danimarkarra ez da erritmoa jarraitzeko gai izan, eta minutu bat baino gehiago galduta amaitu du etapa.
UAEko txirrindulariak bere ibilbideko hamalaugarren garaipena lortu du Plateau de Beillen, zazpigarrena Pirinioetan, bere mendigune kuttunena.
2020ko eta 2021eko edizioetako irabazleak 1 minutu eta 8 segundoko aldea atera dio Vingegaardi, eta 3 minutu eta 9 segundora du orain sailkapen nagusian.
Etapako hirugarrena Remco Evenpoel belgikarra izan da, 2:51ra, eta sailkapen nagusian ere postu horretan dago, hirugarren, 5:19ra. Joao Almeida portugaldarra dago laugarren, 10:54ra, eta Mikel Landa euskalduna, etapa honetan laugarren sartu ondoren, dago bosgarren, 11:21era.
15. etapako sailkapena:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 5:13:55
2 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +01:08
3 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +02:51
4 - LANDA Mikel (Soudal) +03:54
5 - ALMEIDA João (UAE) +04:43
6 - YATES Adam (UAE) +04:56
7 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +05:08
8 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d. b.
9 - CARAPAZ Richard (EF) +05:41
10 - GALL Felix (Decathlon) +05:57
Sailkapen nagusia:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 61:56:24
2 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +03:09
3 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +05:19
4 - ALMEIDA João (UAE) +10:54
5 - LANDA Mikel (Soudal) +11:21
6 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +11:27
7 - YATES Adam (UAE) +13:38
8 - CICCONE Giulio (Lidl) +15:48
9 - GEE Derek (Israel) +16:12
10 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +16:32