ABUZTUAREN 12TIK 18RA
Santesteban eta Ostolaza izango dira Laboral Kutxaren liderrak Tourrean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lasterketa datorren astelehenean hasiko da, abuztuaren 12an. Zazpi etapa izango ditu, eta horietako azkena Alpe d 'Huezen amaituko da.
Ane Santesteban eta Usoa Ostolaza txirrindulari gipuzkoarrek gidatuko dute Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa Frantziako Tourrean, abuztuaren 12tik 18ra bitartean. Haiekin batera Yurani Blanco balearrak eta Debora Silvestri, Cristina Tonetti eta Laura Tomasi italiarrek eta Carolina Soto txiletarrak osatuko dute taldea.
"Ibilbidearen beharretara egokitutako bloke orekatu bat", Ion Lazkano kirol zuzendariaren aburuz.
Emakumezkoen 2024ko Tourra abuztuaren 12an hasiko da, Rotterdamen (Herbehereak), eta 18an amaituko da, Frantziako ospetsuenetako mendate batean Alpe d'Huezen.