Itxi

6. etapa

Kerbaolek irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, eta Niewiadomak lider jarraitzen du

EITB Media

Leer en Castellano

Cedrine Kerbaolek bereganatu du garaipena seigarren etapan, helmugara bakarrik iritsita eta tropelari 21 segundo aterata. Katarzyna Niewiadomak liderraren maillot horiari eutsi dio.

Cedrine Kerbaol, etapa garaipena ospatzen. Argazkia: Reuterseko bideo bateko irudia

Cedrine Kerbaolek (WNT) irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, ostiral honetan, abuztuaren 16an. Txirrindulariek Remiremont eta Morteau arteko 160 kilometroko ibilbideari egin diote aurre, eta Katarzyna Niewiadoma (Canyon/SRAM Racing) poloniarrak jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

Kerbaolek helmugarako hamar kilometro eskas falta zirenean jo du erasoa, eta inor ez da gai izan haren erritmoa segitzeko. Horrela, lehena izan da helmugako marra gurutzatzen, tropelari 21 segundo aterata. Marianne Vos (Team Visma) herbeheretarra eta Liane Lippert (Movistar) alemaniarra izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Niewiadomak jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan; 16 segundora du Kerbaol eta 19ra Kristen Faulkner (EF-Oatly-Cannondale).

6. etapako sailkapena:

1 - KERBAOL Cedrine (CERATIZIT) 4:04:41

2 - VOS Marianne (Visma) +0:21

3 - LIPPERT Liane (Movistar) d. b.

4 - SWINKELS Karlijn (UAE) d. b.

5 - BRAND Lucinda (Lidl) d. b.

6 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

7 - PIETERSE Puck (Fenix) d. b.

8 - DE JONG Thalita (Lotto) d. b.

9 - MUZIC Evita (FDJ) d. b.

10 - LABOUS Juliette (DSM) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) 15:32:31

2 - KERBAOL Cedrine (CERATIZIT) +0:16

3 - FAULKNER Kristen (EF-Oatly) +0:19

4 - PIETERSE Puck (Fenix) +0:22

5 - LABOUS Juliette (DSM) +0:56

6 - DE JONG Thalita (Lotto) +1:04

7 - VAN ANROOIJ Shirin (Lidl) +1:07

8 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) +1:08

9 - LIPPERT Liane (Movistar) +1:16

10 - VOLLERING Demi (SD Worx) +1:19

Albisteak (4)