Itxi

Dopina

Armstrongen Frantziako zazpi Tourrak irabazlerik gabe utzi ditu UCIk

Erredakzioa

Dopinean erori ez ziren txirrindularientzako erabakia bidezkoa ez dela uste du Batzordeak, baina postuen aldaketarekin irabazitako probek meritu txikia dutela erantsi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Dopatzeagatik eta taldekideen artean legez kanpoko substantziak banatzeagatik Lance Armstrongi Frantziako zazpi Tourrak kentzea erabaki zuen Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak (UCI). Orain Tour horiek irabazlerik gabe uztea erabaki du. Gainera, sariekin irabazitako dirua bueltatzeko eskatu dio Armstrongi UCIk.

"Batzordeak garaipenak beste txirrindulariei ez ematea erabaki du, ezta gainerako lehiaketetako sailkapenak aldatzea ere", azaltzen du UCIko Batzordeak. Armstrong auziaren ondorioak aztertzeko bilera egin du UCIk Genevan.

Dopinean erori ez ziren txirrindularientzako erabakia bidezkoa ez dela uste du Batzordeak, baina postuen aldaketarekin irabazitako probek meritu txikia dutela erantsi du. Gainera, lehiaketa horien inguruan beti zalantzak izango direla gaineratu du UCIk.

"Garai ilun horren inguruan zalantzak izango dira beti, nahiz eta garbi lehiatu zirenentzat gogorra izan, postuen aldaketarekin irabazteak ohore gutxi duela ulertuko dute", erantsi du.

Dirua itzultzea

Era berean, Armstrongi eta gainerako txirrindulariei sariekin lortutako dirua bueltatzeko eskatu die UCIk.

Bestalde, UCIk Kanpo Batzorde Independente bat sortzea erabaki du gaur, Armstrong auzia ikertzeko.


Albisteak (3)

Bideoak (1)