Aurkezpen ofiziala
Angliru mendatea, 2013ko Vueltako azkenaurreko etapan
IsuskoAB
Larunbatean Vueltako ibilbidearen eta etapen aurkezpen ofiziala izango da Vigon.
2013ko Vueltadatorren larunbatean, urtarrilaren 12an, aurkeztuko da Vigon eta bertan Alberto Contador, Alejandro Valverde eta Joaquim txirrindulariak egongo dira, besteak beste.
Hamaika etapa mendian bukatuko dira; bi mendate Galizian izango dira (Alto da Groba eta Lobeira), hiru Andaluzian (Peñas Blancas, Valdepeñas eta Haza Llana), hiru Pirinioetan, bat Kantabrian (Fuente De), eta bi Asturiasen (Naranco eta Angliru).
Aurreneko gainak Galiziako lurretan helduko dira, bigarren eta hirugarren etapetan, eta itzuliko azkeneko txanpan ere mendi garrantzitsuetan bukatuko dira etapak. Ostegunean, Fuente De, ostiralean Naranco eta Madrilera heldu aurretik Angliru.
Vueltako 21 etopak
1. etapa, abuztuak 24: Vilanova de Arousa – Sanxenxo (taldekako erlojupekoa)
2. etapa, abuztuak 25: Pontevedra – Groba
3. etapa, abuztuak 26: Vigo – Lobeira
4. etapa, abuztuak 27: Lalín - Fisterra
5. etapa, abuztuak 28: Sober – Sanabria
6. etapa, abuztuak 29: Guijuelo - Caceres
7. etapa, abuztuak 30 : Almendralejo – Mairena Alijarafe
8. etapa, abuztuak 31o: Jerez – Peñas Blancas
9. etapa, irailak 1: Antequera – Jaen
10. etapa, irailak 2: Torre Campo – Haza Llanas
Atseden eguna
11. etapa, irailak 4: Tarazona – Tarazaona (erlojupekoa)
12. etapa, irailak 5: Maelle - Tarragona
13. etapa, irailak 6: Valls - Casteldefells
14. etapa, irailak 7: Baga – Coll de La Gallina
15. etapa, irailak 8: Andorra - Pirinioak
16. etapa, irailak 9: Graus - Formigal
Atseden eguna
17. etapa, irailak 11: Calahorra - Burgos
18. etapa, irailak 12: Burgos – Peña Cabarga
19ª etapa, irailak 13: San Vicente de la Barquera - Naranco
20ª etapa, irailak 14: Avilés - Angliru
21ª etapa, irailak 15: Leganés – Madrid