Abuztuaren 24tik aurrera
Euskaltel Euskadik Espainiako Itzulirako taldea iragarri du
Erredakzioa
"Talde oso konpletoa daukagu. Gure liderrak badaki zer den Itzuliko podiumean egotea eta aurten esperientzia handia duten txirrindulariak izango ditu ondoan", esan du Gonzalez de Galdeano.
Euskaltel Euskadik Espainiako Itzulian izango diren bederatzi txirrindularien izena iragarri du. Samuel Sánchez izango da taldeko liderra, eta berarekin batera Igor Antón, Mikel Nieve, Egoi Martínez, Gorka Verdugo, Jorge Azanza, Juanjo Oroz, Pablo Urtasun eta Mikel Landa.
Gorka Gerrikagoitiak egingo ditu kirol zuzendari lanak.
Igor Gonzalez de Galdeanok esan duenez, "Itzulira oso talde konpletoarekin goaz. Gure liderrak badaki zer den Itzuliko podiumean egotea eta aurten esperientzia handia duten txirrindulariak izango ditu ondoan".
Helburuei dagokienez, Galdeanok esan du "liderrak eta taldeak berak anbizioa pizten digu. Helburua Itzulia irabazteko borrokan sartzea da. Irabaz egin dezakegu ala ez, faborito ugari daude: Nibali, Valverde, Purito... baina gure erronka borroka horretan egotea da, azkenera arte. Samuelek badaki azken garaipenagatik borrokatzea zer den, 2009an minutu eskas batera geratu zen".